Gurpil

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Gurdi baten gurpilak.

Gurpila ibilgailuek, makina batzuek eta abarrek duten pieza biribil bat da, ardatz baten inguruan bira egiten duena eta, horrela, ibilgailu horren mugimendua errazten duena.

Gizakiaren aspaldiko asmakuntza da, oso garrantzitsua gizakiaren historian; izan ere, hari esker, gizakiak pisu handiko zamak garraia zitzakeen leku batetik bestera indar gutxiago erabiliz. Lurreko ibilgailu gehienek erabiltzen dituzte gurpilak: autoek, bizikletek, trenek, bai eta hegazkinek ere, aireratzeko eta lurreratzeko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duela 4.500 urteko gerra-gurdi gurpilduna.

Gurpila gure aroa baino lehenagoko 3500. urte inguruan asmatu omen zen, Mesopotamian. Kolon aurreko Ameriketan ez zuten ezagutzen, ezta Sahara azpiko Afrikan eta Ozeanian ere duela denbora gutxi arte.

Dirudienez, lehen gurpilak harrizkoak izan ziren, pieza bakarrekoak, edota zurezko hiruzpalau piezaz osatuak. Gurpil erradiodunak geroago agertu ziren, gure aroa baino 2000 urte lehenago, eta aurrerakuntza handia izan zen, askoz ere arinagoak zirelako eta, beraz, mugimendua are gehiago errazten zutelako.