Vikidiatik

Haize-instrumentu

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Haize instrumentu batzuk.

Haize-instrumentuak putz eginez edo airea erabiliz soinua sortzen duten musika-tresnak dira. Aireak instrumentua zeharkatzen duenean bibrazioa eragiten du eta horrek sortzen du soinua; airea, kasu gehienetan, jotzailearen ahotik dator. Beste tresna batzuek, berriz, hauspoak erabiltzen dituzte airea tresnan sartzeko, gaitak edo eskusoinuak, adibidez.

Instrumentu talde honen barruan, eginda dauden materialagatik ere desberdintzen dira; horrela, haizezko musika-tresnen artean, metalezkoak eta zurezkoak daude; honako hauek dira ezagunenak: