Hamar aginduak

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Moises, Hamar aginduen harlauzarekin. Rembrandt (1659).

Hamar Aginduak kristautasunaren eta judaismoaren lege erlijioso eta moralen oinarrizko bilduma dira. Bibliaren arabera, Jainkoak Moisesi ezagutarazi zizkion Hamar aginduak Sinai mendian, Israelgo herriak Egiptotik ihes egin ondoren. Bibliako Irteera liburuko 20:2-17an eta Deuteronomio liburuko 5:6-21ean agertzen dira.

Hamar Aginduen zerrenda laburra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jainkoa maitatuko duzu gainerako guztiaren gainetik.
  2. Ez duzu Jainkoaren izena alferrik erabiliko.
  3. Jaiegunak santuetsiko dituzu.
  4. Aita eta ama ohoratuko dituzu.
  5. Ez duzu erailko.
  6. Ez duzu ekintza lizunik egingo.
  7. Ez duzu lapurtuko.
  8. Ez duzu testigantza faltsurik egingo, ez eta gezurrik esango ere.
  9. Ez duzu pentsamendu edo ekintza lizunik onartuko.
  10. Ez dituzu besteren ondasunak desiratuko.

Elizen Arteko Bibliakoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

«
  1. Neu nauzu Jauna, zeure Jainkoa, Egiptotik, esklabotzatik, atera zintuena. Ez izan ni beste jainkorik. Ez egin idolorik, ez irudirik, goian zeruan, behean lurrean nahiz lurpeko uretan dagoenetik. Ez ahuspeztu haien aurrean, ezta gurtzarik eman ere, ni, Jauna, zure Jainkoa, Jainko jeloskorra bainaiz: gorroto didaten gurasoen gaiztakeria ondorengoengan zigortzen dut hirugarren eta laugarren belaunaldiraino ere; baina mila belaunaldiz agertzen diet onginahia maite nautenei eta nire aginduak betetzen dituztenei.
  2. Ez erabili alferrik Jaunaren, zeure Jainkoaren, izena, ez baitut hori egingo duenik zigorrik gabe utziko.
  3. Gogoan izan larunbata, Jaunari sagaratzeko. Sei egunez egingo duzu lan eta zeure eginbehar guztiak burutuko; baina zazpigarrena atseden-eguna duzu, Jaunari, zeure Jainkoari, sagaratua. Ez egin inolako lanik egun horretan, ez zuk, ez zure seme-alabek, ez zure morroi-mirabeek, ez zure abereek, ezta zure herrian bizi den etorkinak ere. Zeren sei egunetan egin baitzituen Jaunak zeru-lurrak, itsasoa eta berorietan bizi den guztia, eta zazpigarren egunean atseden hartu baitzuen. Horregatik, larunbata bedeinkatu egin zuen Jaunak eta egun sakratutzat ezarri.
  4. Ohoratu aita-amak, luzaro bizi zaitezen, Jaunak, zeure Jainkoak, ematen dizun lurraldean.
  5. Ez hil inor.
  6. Ez egin adulteriorik.
  7. Ez ostu.
  8. Ez egin gezurrezko testigantzarik lagun hurkoaren aurka.
  9. Ez gutiziatu lagun hurkoarenik ezer: ez haren emazterik, ez morroi-miraberik, ez idirik, ez astorik, eta ez beste ezertxo ere.
 »
Elizen Arteko Biblia, Irteera 20, 1-17