Vikidiatik

Hanka

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Gizaki baten eskuineko hanka eta hezurrak.

Hanka edo zangoa gorputzaren atal edo gorputz-adar bat da. Beste animalia askok ere dituzte hankak, gorputzari eusteko, mugitu ahal izateko eta, kasu batzuetan, harrapakinak harrapatzeko. Gizakiok bi hanka ditugu, aldakatik hasita oinetaraino iristen direnak. Beste ugaztun batzuek, berriz, lau hanka dituzte; eta beste animalia batzuek sei edo zortzi hanka dituzte, baita ehunka ere.

Gizakion hankek lau zati dituzte:

Izterraren eta bernaren artean, belauna deitzen dugun giltzadura edo artikulazioa dago.

Gizakion hanka-hezurrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakion hanka-hezurrak, ugaztun gehienekin gertatzen den bezala, bi zati dituzte giltzadura batez lotuak. Hankaren goiko zatia pelbisari lotuta dago, eta haren barruko hezurra izterrezurra deitzen da. Beheko zatiak, bernak alegia, bi hezur ditu: handiena tibia deitzen da, eta txikiena peronea. Izterrezurraren eta tibia eta peronearen arteko artikulazioan, belaunezurra daukagu. Bernaren beheko aldea oinari lotuta dago orkatila deitzen den giltzaduraren bidez. Oina hezur ugariz osatuta dago.

Hainbat gihar edo muskulu daude, bestalde, hankak mugitu ahal izateko.

Eta beste animalien hankak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau hankako ugaztunek gorputzaren azpian dituzte hankak. Atzeko hankak gizakion hanken antzekoak dira, eta aurreko hankak, berriz, gizakion besoen antzekoak. Lau hankek gorputzari eusteko eta mugitzeko eginkizuna dute, baina aurreko hankek jotzeko, bultza egiteko,lurra zulatzeko edo erasotzeko ere balio dute.

Anfibioek, narrastiek eta artropodoek (intsektu, armiarma, krustazeo eta ehunzangoek, adibidez) ere hankak dituzte. Gehienek muskuluak, artikulazioak eta atalak dituzte, ugaztunek bezala. Dena dela, animalia hauen hankak gorputzaren alboetara lotuta egoten dira, ez gorputzaren azpian. Anfibio eta narrasti gehienek lau hanka dituzte; artropodoek, ostera, 3 eta 200 hanka pare bitarte izaten dituzte, eta haien hankek, barruko hezurrak eduki beharrean, kanpoko estalki gogor bat izaten dute; kanpoko estalki horri exoeskeletoa deitzen zaio.

Hegaztiek atzeko bi hanka dituzte gorputzaren azpian, beren gihar, giltzadura eta atalekin. Aldiz, goiko hankek hegal bihurtu arte eboluzionatu dute.

Argazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]