Hari-instrumentu

Vikidiatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Hainbat hari-instrumentu.

Hari-instrumentuek hari tenkatuak erabiltzen dituzte soinua eta musika sortzeko, hari edo soka horiek bibratzen dutenean. Jotzaileak hariak ukitzen, atximurkatzen, jotzen dota arku batez igurzten dituenean sortzen dira bibrazio edo dardara horiek. Hariak instrumentura lotuta dauden moduaren arabera, kategoria ezberdinetan sailkatzen dira hauek; lau dira hari-instrumentuen kategoria nagusiak: lauteak, harpak, zitarak eta lirak.

Lauteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biolina.

Orkestra sinfoniko modernoan oinarrizkoak diren hari-instrumentuak lauteen familiakoak dira. Mota honetakoak dira biolina, biola, biolontxeloa eta kontrabaxua (txikienetik handienera ordenaturik). Musika-tresna hauetako gehienetan, hariak masta edo gider baten gainean tenkaturik egoten dira, instrumentuaren beste ertzeraino. Hariak hatz hutsekin jotzen dira edo zurdazko arku batekin igurzten dira. Arpak izan ezik, instrumentu mota hauek launa hari dituzte, edo gehienez bost. Soinua aldatu egiten da hatzekin giderreko puntu ezberdinetan hari bat jotzen badugu; jotzean, hariaren luzera laburtu egiten da. Instrumentuaren zurezko gorputzak (kutxa moduko bat izaten da kasu gehienetan, erresonantzia-kutxa deitzen dena) soinua indartsuago eta ozenago bihurtzen du.

Gitarrak, banjoak eta sitareak ere lauteen familiakoak dira. Soinua sortzeko, musikariek hatzekin edo plastiko edo metalezko ziri edo pieza batez jotzen dituzte hariak; pieza hori plektroa deitzen da. Gitarra elektrikoak gailu elektroniko bat erabiltzen du, anplifikadore deitzen dena, soinua ozenagoa izateko.

Harpak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harpa.

Harpa batek hari asko ditu, eta bakoitzak nota ezberdin bat sortzen du. Hariaren luzeraren araberako soinua egiten du hariak: hari laburrek nota altuenak sortzen dituzte, eta luzeek baxuenak. Orkestra modernoetan erabiltzen diren harpek marko edo euskarri gutxi gorabehera triangeluarra dute. Antzinako harpak modu irekikoak ziren, hau da, ez zuten orkestra modernoko harpek orain duten aurreko zutabea; gainera, arku formako gorputza zuten. Harpa arkeatuak Egipton eta Mesopotamian erabiltzen ziren. Handik, Afrikako hegoaldera zabaldu ziren, eta han oraindik erabiltzen dira. Harpa mota hau Erdialdeko Asia eta Asiako hego-ekialdean ere aurkitzen da.

Zitarak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zitara.

Zitarak erresonantzia-kutxa batean zabalduta dituzte hariak. Harien luzera erresonantzia-kutxaren luzera berdinekoak dira. Zitarek forma ezberdin asko izan ditzakete; gainera, harien kopurua aldatu daiteke: hari bakarreko zitarak daude, eta dozenaka hari dituztenak ere badaude. Zitarak musikariaren belaunetan, lurrean edo mahai baten gainean ipintzen dira. Hariak jo egiten dira, baina batzuetan mailu txiki bat erabiltzen da horretarako.

Lirak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lira.

Lirak orokorrean ekialdeko Asiako leku gutxi batzuetan aurki daitezke bakarrik. Lira bat soinuzko kamera obalatu, biribil edo laukizuzen batez egina dago. Bi beso ateratzen zaizkio gorputzetik, eta goiko aldetik lotuak daudenak langeta batez. Hariak langetatik luzatzen dira instrumentuaren sabelalderaino, eta zubi baten bidez daude batuta. Hariak musikariak jotzen ditu.

Hari-instrumentuen historia laburra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun ditugun hari-instrumenturik zaharrenak Mesopotamia eta antzinako Egiptokoak dira. Hala ere, adituek uste dute instrumentu hauek zibilizazio horiek sortu aurretik existitzen zirela. Forma goiztiar bat arku musikala izan zen. Makila malgu bat zen, punta batetik bestera hari bat tenkaturik zuena. Beste antzinako instrumentu batzuk naturako objektuekin egiten ziren, adibidez dortoken eta kalabazen oskolekin. Gaur egun hari-instrumentuak mundu osoan aurki daitezke. Gehienetan zurezkoak dira, eta hariak plastikozkoak edo alanbrezkoak.