Vikidiatik

Harpa

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Emakume bat kalean harpa jotzen.

Harpa hari instrumentu bat da, hiruki forma dauka eta eskuez jotzen da. Luzera desberdinetako hainbat sokak eta marko batek osatzen dute. Harpa jotzen duen pertsonari harpista, harpalari edo harpa-jotzaile deitzen zaio.

Hainbat harpa mota aurki daitezke munduan, hala nola, orkestretan erabiltzen den harpa klasikoa, Paraguai harpa, harpa Zelta... Musika tresna hau Irlandako ikur adierazgarria da.

Harpak K. a. 3500. urtetik aurrera ezagutu ziren; oso famatuak egin ziren Europan Erdi Aroan eta Errenazimentuan zehar. Geroago, europarrek Amerikara zabaldu zuten eta bereziki ospetsua izan zen Latinamerikan.

Harpa motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harpa mota ohikoenak honako hauek dira:

  • Erdi Aroko harpa: iturri historikoei esker, badakigu Erdi Aroko harpen soka kopurua aldatu egin zitekeela harpa batetik bestera (10-20 bitartean). Sokak ahariaren erraiekin egiten ziren normalean, baina aurkitu dira metalezko sokak zituzten harpak ere.
  • Harpa zelta: Galesen dauka jatorria. 105 cm neurtzera irits daiteke eta 34 soka ditu.
  • Harpa paraguaitarra: 36 edo 37 nylonezko soka izan ohi ditu eta gainerako harpak baino gutxiago pisatzen du. Gitarraren antzera, larako-etxea dauka.
  • Andeetako harpa: Perun oso zabaldua dago. Larako-etxea dauka instrumentua afinatu ahal izateko.