Harri aroa

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Harri aroko lanabes edo tresnak.

Harri Aro bezala ezagutzen da historiaurreko aldi hau, zeinean gizakia harrizko erreminta edo lanabesak egiten hasi zen, ehizarako armak batez ere, baina baita lantza eta geziak ere. Hori dela eta, Harri Aro izena. Bestalde, harria ez zen izan aldi horretan erabilitako material bakarra, zura eta hezurrak ere asko erabiltzen ziren.

Harri Aroan zehar gertaera garrantzitsu ugari gertatu ziren; beste askoren artean, izaki bizidunen eboluzioa, suaren aurkikuntza, kobazuloen erabilera etxebizitza bezala, arropen erabileraren hasiera… Klima-aldaketak ere hasi ziren eta gizakia munduan zehar sakabanatu zen. Paleolito hitzak harri zahar esan nahi du (paleo= zahar, lito= harri). Aldi honetan zehar bi teknika erabili ziren nagusiki: harriaren kolpekatzea eta zizelkatzea. Garau hau orain dela 4 milioi urte hasi zen (hominizazio prozesuarekin) eta k.a. 10.000 urtean amaitu zen nekazaritzaren asmatzearekin. Izaki bizidunak nomadak ziren, haitzulo edo kobetan bizi ziren, harrapakariak ziren (ehiza, arrantza eta basa-fruituak biltzen zituzten), talde txikiak osatzen zituzten eta lanak banatzen: gizonek ehiza eta emakumeek bitartean fruituak biltzen.

Mesolito[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mesolito terminoak historiaurreko aldi bat izendatzeko balio du, Paleolito eta Neolito artekoa. Harriaren Erdi Aroa esan nahi du Paleolitoaren (harriaren aro zahar) eta Neolitoaren (harriaren aro berria) kontraposizioan.

Arma nagusiak arkua, zurez eta animalia tendoiz egindakoak, eta gezia izan ziren, geziei puntan forma geometriko askotako harridun punta txikiak eransten zitzaizkien.

Neolito[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neolito hitzak harri berri adiera du (neo= berri, lito= harri). Garai honetan, harriaren leuntze teknika erabili zen, aurrekoa baino teknika garatuagoa. Ekialde Hurbilean hasi zen K.a. 10.000 urtean (nekazaritzaren aurkikuntzarekin) eta K.a. 3 mila edo 5 mila urtean amaitu zen (idazmenaren asmakuntzarekin). Izaki bizidunak sedentarioak ziren, herrixketan bizi ziren, talde handiagoak osatzen zituzten, ekoizleak ziren eta zereginak banatzen zituzten.