Hego Amerika

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Hego Amerikaren kokapena munduan.

Hego Amerika ipar eta hego hemisferioen artean eta Pazifiko eta Atlantiko Ozeanoen artean kokatutako azpikontinente bat da. 2002. urtean 357 milioi biztanle zituen. Hego Amerikako herrialderik handiena Brasil da eta txikiena Surinam.

Hurrengo herrialdeek osatzen dute Hego Amerika:

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erliebe eta hidrografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hego Amerikako erliebea anitza da, lautada zabalekin, hala nola amazonikoa edo panpa argentinarra; meseta handiekin, brasildarra, adibidez, eta mendebaldeko kostaldea iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duten mendikateekin, Andeak, besteak beste, non Akonkagua dagoen, 6 959 metro dituena eta Amerikako mendirik altuena dena.

Ibaiak era askotakoak dira: Ozeano Atlantikoan bere urak isurtzen dituztenak luzeak eta kaudal handikoak dira, eta azpimagarrienak Orinoko, Amazonas eta Parana dira. Ozeano Pazifikoan itsasoratzen direnak motzak eta desnibel handikoak dira.

Amazonas ibaia munduko ibairik luzeena eta emaritsuena da. 7 000 km inguruko luzera dauka eta bere ibai-ahoa 300 km zabal baino gehiagokoa izan daiteke. Ura geza da itsasoratu eta kilometro batzuk aurrera eginda ere.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hego Amerikako klima, orokorrean, epela da. Ekuadorretik hurbil dagoen aldean klima ekuatoriala dago, handik urrundu ahala gutxitzen den hezetasun nabariarekin eta tenperatura altuekin urte osoan zehar. Brasilgo ipar-mendebaldean eta Venezuela eta Kolonbiako iparraldean, nahiz eta sasoi lehor bat eta beste bat heze izan, askotan lehorte luzeko sasoiak pairatzen dituzte. Perun, Txileko iparraldean, Hego Amerikako iparraldean eta Andeetan tenperaturak gutxitzen dira altuerak gora egin ahala. Horrek haranetako klima tropikalaren, erdiko eremuetako klima subtropikalaren eta Andeetako gailurren klima hotzaren antza du. Txileko hegoaldean prezipitazioak oparoak dira Pazifikotik datorren itsas-haizearen ondorioz.

Flora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flora landaredi ugari eta anitza dela eta da bereizgarria. 1 000 metroen azpitik palmondo handiak, lianak eta iratze zuhaizkariak aipagarriak dira. Iparraldean nagusitzen den ekosistema oihana da, baina erdialdeko eta hegoaldeko lautadetan belarrak dira nagusi. Gainera, Andeetan ere belar asko daude, 3 000 metrotaraino.

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hego Amerikako fauna aniztasunagatik eta ugaztun-familiengatik nabarmentzen da. Animalien artean, saguzar banpiroa, alpaka, tapirra, pekaria, bikuina, jaguarra eta hartz inurrijalea daude, esate baterako. 500 hegazti espezie baino gehiago daude, eta nabarienak, besteak beste, hauek dira: kolibria, kondorra, amerikako ostruka, guakamaioa eta itsasoko hegazti asko. Narrastien artean, aipagarriak dira iguanak, kaimanak, boak eta anakondak. Ur gezako arrainak oso anitzak eta ugariak dira.