Hego hemisferioa

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Hego hemisferioa, Hego polotik ikusita.

Hego hemisferioa Lurrean Hego polotik ekuatorera iristen den zatia da. Edo, bestela esanda, ekuatoretik hegoaldera dagoen zatia.

Hego hemisferioaren zatirik handiena ozeanoek okupatzen dute, bereziki Ozeano Barearen eta Indiako Ozeanoaren zati handi batek, Ozeano Antartiko osoak eta Ozeano Atlantikoaren hego zatiak. Hemisferio honetako lur lehorraren zati handienak Antartikan, Hego Amerikan, Afrika hegoaldean, Australian, Ozeaniako uharte gehienetan eta Asiako uharte batzuetan daude.

Munduko biztanleriaren %10 baino ez da bizi hemisferio honetan, batez ere Brasilen eta Indonesiako Java uhartean.

Urtaroak Ipar hemisferioaren alderantziz gertatzen dira: Hego hemisferioan, uda abendutik martxora bitartean izaten da, eta negua ekainetik irailera bitartean. Ipar hemisferioan, alderantziz izaten da.

Hego hemisferioa koloreztaturik, Antartika gabe.


Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • [1] - Euskarazko Wikipedia, Hego hemisferioa
  • [2] - Gaztelaniazko Vikidia, Hemisferio sur