Heliozentrismo

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Nikolas Koperniko astronomoaren erretratua.

Heliozentrismoa edo teoria heliozentrikoa Unibertsoaren eraketari buruzko teoria bat da, esaten duena eguzkia geldirik dagoela eta planetak (Lurra barne) haren inguruan biratzen direla. Nikolas Koperniko izeneko astronomo eta apaiz prusiarrak eman zuen ezagutzera 1543an, De Revolutionibus Orbium Coelestium liburuan, nahiz bera ez izan Historian teoria hori defendatu zuen lehenenego pentsalaria.

Koperniko iritsi arte, unibertsoa azaltzeko nagusitutakoa teoria geozentrikoa zen: alegia, unibertsoaren erdian Lurra kokatzen zuena eta gainontzeko izar, planeta eta astro guztiak Lurraren inguruan biratzen direla zioena.

Kopernikoren azalpena zuzena da eguzki-sistemari dagokionez, baina ez unibertso osoari dagokionez, eguzki-sistema Unibertsoko konta ezin ahalako galaxia ugarietako bat besterik ez baita.

Europan, Eliza katolikoak gogor erreakzionatu zuen Kopernikoren teoriaren kontra.