Hemisferio

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Esfera bat bi zati berdinetan ebaki ondoren, bi hemisferio ditugu.

Hemisferioa esfera bat plano batez ebakitzen denean ateratzen den zati edo esfera-erdi bakoitza da. Grekeraz, «hemi» hitzak "erdia" esan nahi du.

Geografian, nahiz eta Lurra ez izan esfera perfektu bat, askotan esaten da bi hemisferio dituela.

Baina bi hemisferio horiek bi eratakoak izan daitezke:

Ipar hemisferioa eta hego hemisferioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurra ekuatoretik ebakiz gero, ateratzen diren bi esfera-erdiak Ipar hemisferioa eta Hego hemisferioa dira.

Mendebaldeko eta Ekialdeko hemisferioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askotan Lurraren beste ebaketa edo banaketa bat egin ohi da, Greenwicheko meridianoa erabiliz. Kasu honetan, ateratzen diren bi esfera-erdiak Mendebaldeko hemisferioa eta Ekialdeko hemisferioa dira. Banaketa hauxe erabili izan da tradizionalki Lurrean Mendebaldea eta Ekialdea bereizteko: