Heterotrofo

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Autotrofo eta heterotrofoen arteko zikloaren eskema ingelesez.

Heterotrofoak (besteez elikatzen direnak esan nahi du) beste izaki batzuen materia organikoaz elikatu behar duten izaki biziak dira; animaliak, onddoak eta mikroorganismo gehienak dira heterotrofoak. Izaki hauek, autotrofoak ez bezala, ez dira gai molekula inorganiko sinpleak erabiliz beren molekula organiko propioak sintetizatzeko.

Energia lortzeko, izaki heterotrofoek jandako autotrofoen molekulak apurtzen dituzte. Animalia haragijaleek ere izaten dute izaki autotrofoen beharra; izan ere, azken finean izaki autotrofoengandik dator jaten dituzten animalia edo harrapakin ez-haragijaleen energia eta materia.