Hidrosfera

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Lurrean dagoen uraren banaketa: kolore urdinez, ur gazia; kolore gorriz, ur geza.

Hidrosfera Lur planetak dituen lau esfera edo geruzetako bat da, gure planetan dagoen urak (ozeanoek, ibaiek eta lurpeko urek) osatzen dutena. Geruza honek lurrazalaren hiru laurdenak estaltzen ditu, eta bera da, hain zuzen, Lurra gainerako planetetatik bereizten duena. Hidrosferari esker, gainera, Lur planeta urdin-urdin ikusten da espaziotik.

Hidrosferako ura hiru egoeratan aurki daiteke: solidoan, likidoan edo lurrunduan; egoera batetik bestera igaroz, uraren zikloa osatzen da.

Irudian ikus daitekeen bezala, hidrosferako ura honela banatuta dago:

  • % 97,5: ur gazia.
  • % 2,5: ur geza.

Eta ur gezari dagokionez, berau honela banatuta dago:

Lurreko uraren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duela 4.500 milioi urte, Lurreko sumendi-jarduera izugarria zen, eta asteroideek eta kometek sarritan jotzen zuten Lurra. Fenomeno horiei esker, Lurreko atmosfera aberastu egin zen karbono dioxidoan eta ur-lurrunean. Lurra hoztuz zihoan heinean, ur-lurruna kondentsatuz su vida n zen; eta azkenean, euri moduan erori, gainazalean pilatu eta hidrosfera sortu zuen.

Fotosintesiak ia karbono dioxido gehiena ezabatu zuen; eta geratzen denak berotegi-efektu leun-leuna sortzen du. Horrek eragiten du gure planetako batez besteko tenperatura 15ºC-koa izatea; eta hori esker izaten da ura hiru egoeratan:

  • Ur solidoa: izotz eta elur moduan.
  • Ur likidoa: itsasoetan, ibaietan eta aintziretan. Hodeiak ere ur likidoz osatuta daude, eta izaki bizidunen osagai ere bada.
  • Ura gas-egoeran: atmosferan izaten da horrela, eta airearen hezetasuna sortzen du.