Vikidiatik

Hipozentro

Nabigaziora joan Bilaketara joan

Hipozentroa, lurrikara bat gertatzen denean, plaka tektonikoek elkar jo duten lurpeko puntu edo gunea da.

Lurrikarak lurpean gertatzen dira, litosfera delakoan, 5 eta 700 kilometro bitarteko sakoneran. Lurrikara gertatzen den lurpeko puntu edo erdigune horri hipozentroa deitzen zaio. Aldiz, hipozentroaren gain-gainean dagoen lurrazaleko puntu edo guneari epizentroa deitzen zaio. Epizentroan sentitzen dira lurrikararen astinaldirik indartsuenak, eta bertan gerta daitezke kalterik handienak.

Lurrikararen astinaldiak uhin sismikoak hedatzen ditu hipozentrotik norabide guztietara; hipozentroa zenbat eta lurrazaletik gertuago egon, orduan eta handiagoak izan daitezke epizentroko kalte eta hondamenak.