Hiriburu
Nabigaziora joan
Bilaketara joan
Hiriburua lurralde batean dauden hirien artean garrantzitsuena da.
Lurralde bateko hiririk garrantzitsuena zein den erabakitzeko, hainbat alderdi hartzen dira kontuan: kultura, ekonomia, historia, azpiegiturak...
Gehien-gehienetan, biztanle gehien dituen hiria izaten da hiriburua, baina ez da beti hala izaten. Adibidez, Ameriketako Estatu Batuetako hiriburua Washington da, baina hiririk handiena New York da.
Hiriburu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua Gasteiz da.
- Nafarroako Foru Erkidegoko hiriburua Iruñea da.
- Bizkaiko hiriburua Bilbo da.
- Gipuzkoako hiriburua Donostia da.
- Arabako hiriburua Gasteiz da.
- Lapurdiko hiriburua Baiona da.
- Nafarroa Behereko hiriburua Donibane Garazi da.
- Zuberoako hiriburua Maule da.
- Espainiako hiriburua Madril da.
- Frantziako hiriburua Paris da.