Hiroshima

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Hiroshima eta Nagasaki, Japoniako mapan.

Hiroshima Japonia hegoaldeko hiri bat da. 2014ko erroldaren arabera, 1.184.208 biztanle ditu eta Japoniako 11. hiri handiena da.

Hiroshima izan zen historiako lehen bonbardaketa atomikoa izan zuen hiria; 1945eko abuztuaren 6an gertatu zen Bigarren Mundu Gerraren amaieran, Estatu Batuetako Enola Gay izeneko B-29 hegazkin bonbaketariak lehen bonba atomikoa bota zuenean hiriaren gainean. 80.000 pertsona inguru hil ziren une hartan, eta urtebeteren buruan, hildakoak 140.000 ziren, hiriak lehenago zeukan biztanleriaren % 40, gutxi gorabehera.

Gerraren ondoren, hiria osorik eraiki zen berriro, baina erdialdea bonba atomikoa lehertu ondoren geratu zen bezala gorde zen, hondamena gogorarazteko.1949an, Bakearen Hiria izendatu zen, eta gaur egun hiriko erakundeek lanean dihardute munduko arma nuklear guztiak deusezta daitezen. 1955ean, Hiroshimako Bakearen Memoriala inauguratu zuten, eta 1966. urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Gaur egun, hiria arrantza portu eta industriagune garrantzitsu bat da.