Hitz polisemikoa

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Hitz polisemikoak esanahi bat baino gehiago duten hitzak dira.

Hitz gehienak dira polisemikoak; horrek esan nahi du esaldiko beste hitzen arabera bakarrik uler daitekeela haien zentzua. Adibidez, argi hitzak honako esanahiak ditu, besteak beste:

  • Ondo ulertzeko modukoa: Irakasleak oso azalpen argia egin du.
  • Adimen zorrotzekoa: Oso neska argia da eta nota onak ateratzen ditu beti.
  • Argi asko duena: Gela argiak dira etxe honetakoak.

Esanahi bakarra duten hitzak, aldiz, hitz monosemikoak dira. Adibidez: birika, etxola, ordenagailu.