Hiztegi

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Miniaturazko daniera/norvegiera-frantses hiztegi bat.

Hiztegia hizkuntza zehatz bateko hitzak eta hitz horien esanahia jasotzen dituen liburua da.
Gure inguruko hizkuntzen hiztegietan, hitzak ordena alfabetikoan agertzen dira (Atik Zra), eta, hitz bakoitzaren ondoan, bere esanahia zein den adierazten da. Aldiz, arabieraz, hiztegietako hitzak beste era batera antolaturik daude: erro berekoak diren hitzak elkarturik ematen dira, edozein letrarekin hasten direla ere; adibidez, exemple, akala ( أكل ) aditzak "jan" esan nahi du, eta, hiztegian, haren ondoren datorren hitza ta'aakala ( تآكل ) da, "irentsia izan" esan nahi duena.

Hiztegi batzuetan, hizkuntza bateko hitzak beste hizkuntza batean nola esaten diren zehazten da (adibidez, euskarazko hitzak ingelesez nola diren, gaztelaniazkoak frantsesez, eta abar). Horrelakoak hiztegi elebidunak dira.

Adi![aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiztegia eta entziklopedia ez dira gauza bera.
Hiztegiek hitzak jasotzen dituzte, eta hitzen esanahiak.
Entziklopediek hainbat gai jorratzen dituzte, eta gai horien inguruko informazio zabal samarra jasotzen dute, jendeak gai horien inguruko jakintzak izan ditzan.