Homosexualitate

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Homosexualitatearen ikurrak.
Mugimendu homosexualaren bandera.

Homosexualitatea sexu bereko pertsonekiko erakarpena sentitzea, maitatzea eta sexu-harremanak izatea da.
Emakumeen artekoa zein gizonen artekoa izan daiteke homosexualitatea.
Bere sexu bereko pertsonak maite dituenari homosexual deitzen zaio.
Emakumeen arteko homosexualitateari lesbianismoa ere deitzen zaio.
Gizonekiko zein emakumeekiko erakarpena sentitzen denean, berriz, bisexualitatea deitzen da.
Homosexualitatearen aurrean, garai eta kultura desberdinetan jarrera desberdinak egon dira eta daude oraindik ere. Gaur egun, herrialde demokratiko garatu askotan, legeetan onartuta dago, homofobiaren (pertsona homosexualek jasaten duten bazterkeriaren) aurkako legeak daude; zenbait herrialdetan, gainera, pertsona homosexualak ezkondu ere egin daitezke, bai eta umeak adoptatu ere. Baina munduko beste herri askotan, ordea, homosexualitatea zigortuta dago, kartzelarekin eta, batzuetan, baita heriotzarekin ere. Hala da Afrikako herri askotan eta herri musulmanetan ere.