Vikidiatik

Hotzeri

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Hotzeriaren sintomak dituen emakumea

Hotzeria edo katarroa normalean birus arinek sortzen duten gaixotasun infekzioso bat da. Oso arrunta da; haurrek, adibidez, urtean 6 eta 10 katarro artean izan ditzakete haurrek. Normalean ez du arazo handirik sotzen; adin handiko pertsonei edo bestelako arazoak dituztenei konplikatu ahal zaie, baina ez da ohikoa izaten. Gutxiago garatuta dauden herrialdeetan arazoa larriak sortu ahal ditu baliabide faltagatik.

Jendeak eguraldi hotzean gaixotu egiten da, baina gaixotasunaren arrazoia ez da tenperatura hotzak; birusek edo gorputzean sartzen diren germen txikiek eragiten dute hotzeria. Hotzeria eragin dezaketen birusak 200 baino gehiago dira.

Zein dira sintomak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hotzeriaren sintomak, oro har, birusa gorputzean sartu eta bizpahiru egunera hasten dira. Sintomak sudurreko jarioa edo kongestioa, doministikuak, eztula, eztarriko mina eta buruko mina izan daitezke. Sintoma horiek egun gutxi batzuetatik bi astera arte irauten dute.

Hotzeriaren birusak erraz hedatzen dira pertsona batetik bestera. Eztularen eta doministikuen ondorioz, hotzeriaren birusa airean sartzen da. Orduan, pertsonek birusa arnas dezakete. Birusaz kutsatzeko beste modu bat birusak gainazal baten gainera erori ondoren gainazal hori ukitzea da; hori eginez gero, eta ondoren sudur-zuloak, ahoa edo begiak ukitzen direnean, birusa gorputzean sartzen da. Horregatik, eskuak garbitzea lagungarria izan daiteke hotzeriaren birusak ez zabaltzeko.

Ez dago ohiko hotzeriarako sendabiderik. Egokiena atseden hartzea eta ur asko edo zukuak hartzea da; gainera, dutxa bero baten edo lurrungailu baten lurrunak arnasa hartzea erraztu dezake. Ur gaziko sudur-tantek ere lagun dezakete sudurra estalita dagoenean. Eztulerako pilulek eztarriko mina arindu dezakete eta mina arintzeko botikek buruko mina.