Hubble teleskopioa

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Hubble teleskopioa.

Hubble teleskopio espaziala 1990. urteaz gero Lurraren inguruan orbitatzen duen teleskopio handi bat da. Edwin Hubble astronomoaren omenez du izen hori.

Teleskopio honen orbita Lurretik 600 km inguruko altueran dago, eta 100 minutu behar izaten ditu Lurrari bira oso bat emateko.

NASAk eta Europako Espazio Agentziak elkar hartuta jaurti zuten espaziora 1990eko apirilaren 24an, espaziontzi baten bitartez.

Galaxia espiral bat, Hubble teleskopio espazialak eginiko argazki batean.