Vikidiatik

Humero

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Humeroen kokapena.

Humeroa edo besahezurra besoan ditugun hezurretako bat da; zehazki, besondoan (besoaren goiko zatian) daukaguna, besaburutik hasita ukondoraino iristen dena.

Humeroaren goiko zati biribila sorbalda-hezurrean dugun barrunbe batean txertatuta egoten da; bi hezurren artean, giltzadura edo artikulazio bat osatzen dute, sorbalda mugitzen uzten diguna, eskuak buru gainetik jartzeko, edo aurrera eta atzera mugitzeko, adibidez. Giltzadura horri eusteko, lotailu deitzen den zuntzezko multzo sendo bat dago. Bestalde, giltzadura horretan, kartilagoak, muskuluak eta tendoiak ditugu, giltzadurari sendotasuna emateko eta mugimendua errazteko.

Sorbaldako giltzaduraren mugimendua.

Humeroaren beheko zatiak buru moduko zati biribil bat du, besaurreko beste hezur batekin batzen dena, kubituarekin hain zuzen; humeroaren buru biribil hori kubituak duen beste barrunbe batean txertaturik dago, beste giltzadura batean, besaurrea mugitu ahal izateko.

Muskulu edo gihar pare bat daude humeroari lotuta; haietako bat, bizeps izenekoa, besoa uzkurtzeko erabiltzen dugu, eta bestea, berriz, trizeps izenekoa, luzatzeko.