Vikidiatik

Iberiar goi-lautada

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Iberiar goi-lautada.

Iberiar goi-lautada (gaztelaniaz, Meseta Ibérica edo Meseta Central) Iberiar penintsularen erdialdean dagoen goi-ordokia da. Espainiako erdialdean dago. Azalerari begiratzen badiogu, 210.000 km² ditu; hau da, Espainiaren azaleraren erdia baino zerbait gehiago.

Mendebalderantz makurtuta dago, eta horregatik goi-lautada hau zeharkatzen duten ibai guztiak Atlantikoan itsasoratzen dira; horietako garrantzitsuenak Duero, Tajo eta Guadiana ibaiak dira, Espainiako luzeenetakoak.

Geografia eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdialdeko Sistema edo Erdialdeko Mendigunea (gaztelaniaz Sistema Central) deitzen den Mendikate batek zeharkatzen eta bitan zatitzen du:

Ipar zatia: Erdialdeko Sistematik iparraldera geratzen dena. Duero ibaiaren arroa eta Gaztela eta Leon autonomia erkidegoaren zati handi bat hartzen du. Klima mediterraneoa du, baina klima kontinentalaren ezaugarri batzuekin; negu luze eta hotzak eta uda labur eta beroak. Landaretza gutxiko paisaiak dira nagusi.

Hego zatia: Erdialdeko Sistematik hegoaldera geratzen dena. Sierra Morenaraino iristen da hegoaldetik, eta Iberiar Sistemaraino ekialdetik. Toledoko mendiak daude hego zati honetan. Madril, Gaztela-Mantxa eta Extremaduraautonomia erkidegoak eta Gaztela eta Leon erkidegoaren zati txiki bat hartzen ditu. Goi-lautadaren zati honek ere klima mediterraneoa du, baina klima kontinentalaren ezaugarri askorekin. Ipar zatia baino lehorragoa da, negu hotz eta uda oso beroekin.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]