Vikidiatik

Ilargi-eklipse

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Ilargi-eklipsearen eskema.

Ilargi-eklipsea Lurrak Ilargiari itzal egiten dionean gertatzen da; orduan, Ilargia hain ilun geratzen da non doi-doi ageri baita edo ezin baita batere ikusi. Hori gertatzeko, Eguzkiak, Lurrak eta Ilargiak lerro-lerro egon behar dute, Lurra Ilargiaren eta Eguzkiaren artean dela. Orduan, Lurraren itzal biribila nabari-nabari izaten da ilargi-diskoan.

Ilargi-eklipsea 150 aldiz-edo gertatzen da mende batean, mundu osoan. Beraz, eguzki-eklipsea baino ikuserrazagoa da. Eguzki-eklipsea ez bezala, Ilargi-eklipsea begi hutsez ikus daiteke, inolako arriskurik gabe, hots, betaurreko berezien beharrik gabe. Lurraren itzalak erabat iluntzen badu ilargia, esaten da ilargi-eklipsea osoa dela. Lurraren itzalak Ilargiaren parte bat baino ez badu iluntzen, berriz, esaten da eklipsea partziala dela.

Eklipsea ilbetean gertatzen denean, Ilargia ilundu egiten da, baina agerian izaten da hala ere; ez da erabat iluntzen, eta laranja-kolore edo gorri argi ageri ohi da. Hori gertatzen da argiaren parte bat zeharka iristen delako Ilargira. Argi horrek punpa egiten du Lurra inguratzen duten gasetan, eta ondoren Ilargira iristen da.

Ilgoran edo ilbeheran, aldiz, Ilargiaren parte ilunduak erabat ilun geratzen dira, eta, beraz, ez ditugu ikusten gaueko zeru edo ortzian.

Eta Ilargitik ikusita, nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ilargi-eklipsea honela ikusiko litzateke Ilargian bertan.

Goiko bideoan ikus dezakezu: astronauta bat Ilargiaren azal gainean egongo balitz ilargi-eklipse batean, ikusiko luke Eguzkia Lurraren atzean ezkutatzen dela, eta ondoren, noski, iluntasunak Ilargia estaltzen duela.