Ilargia

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Ilargia satelite natural bat da.
Lurrak duen satelite natural bakarra da, eta Eguzki-sistemako bosgarren satelite handiena da.
3.474 km-ko diametroa du.
Lurretik, aurpegi berdina ikusten diogu beti Ilargiari.
Nahiz eta oso argitsua dirudien, berez ez du argirik; Eguzkiak ematen dion argia da guk ikusten duguna.

Gizakia izan al da inoiz Ilargian?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bai. Lehen aldiz, 1969ko uztailaren 20an. Neil Armstrong astronauta estatubatuarra izan zen Ilargia zapaldu zuen lehen gizakia.

Ilargiaren faseak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horrela ikusten dugu Lurretik Ilargia.

Ilargiaren itxura aldatzen joaten da; zehazki, jasotzen duen argia da aldatzen dena, eta horregatik ikusten dugu Lurretik ezberdin.
Lau fase bereizten dira:

  • Ilberria edo Ilargi berria: ilargia ikusezina da, Lurraren eta Eguzkiaren artean dagoelako.
  • Ilgora: ilargia ikusten hasten denetik ilargi betea agertzen den arteko tartea. ilargi berritik ilargi betera doan 14 eguneko aldia. Forma honekin hasten da handitzen: Moon symbol crescent.svg
  • Ilbetea edo Ilargi betea: ilargiaren aurpegia osorik argituta agertzen den fasea da.
  • Ilbehera: ilargi betea ikusten denetik hasita, gero eta txikiagoa ikusten dugun tartea. Ilargi betetik ilargi berrira doan 14 eguneko tartea. Forma hau hartuz joaten da: Moon symbol decrescent.svg.

Ilargi berria: 1
Ilgora: 2-3-4
Ilargi betea: 5
Ilbehera: 6-7-8