Vikidiatik

Ilargiaren aldiak

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Horrela ikusten dugu Lurretik Ilargia.

Ilargiaren aldiak (edo faseak) Ilargiak Lurretik ikusita dituen itxura desberdinak dira. Batzuetan, biribil-biribila ikusten da; beste batzuetan, erabat ilunduta egoten da, edo zirkulu-erdi bat dirudi.

Dena dela, Ilargia ez da benetan aldatzen ezertan ere; berez, gure sateliteak jasotzen duen argia da aldatzen dena, eta horregatik ikusten dugu Lurretik itxura desberdinekin. Ilargian islatzen da Eguzkiaren argia, eta Eguzkiaren eta Ilargiaren kokapenaren arabera, batzuetan Ilargiaren zati bat bakarrik ikusten dugu argituta Lurretik, edo osorik, edo ilunduta, beste batzuetan.

Zein dira ilargiaren aldiak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau itxura edo aldi bereizten dira:

  • Ilberria edo Ilargi berria: ilargia ikusezina da, Lurraren eta Eguzkiaren artean dagoelako.
  • Ilgora: ilargia ikusten hasten denetik ilargi betea agertzen den arteko tartea. Ilargi berritik ilargi betera doan 14 eguneko aldia. Forma honekin hasten da handitzen: Moon symbol crescent.svg
  • Ilbetea edo Ilargi betea: ilargiaren aurpegia osorik argituta agertzen den aldia da.
  • Ilbehera: ilargi betea ikusten denetik hasita, gero eta txikiagoa ikusten dugun tartea. Ilargi betetik ilargi berrira doan 14 eguneko tartea. Forma hau hartuz joaten da: Moon symbol decrescent.svg.

Ilargi berria: 1
Ilgora: 2-3-4
Ilargi betea: 5
Ilbehera: 6-7-8