Infusio

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Menda-infusioa.

Infusioa lore, hosto zein landare jakin batzuk ur beroarekin nahastean egiten den edari mota da.
Dagokion lore, hosto edo landarea txiki-txiki egin, ontzi batean sartu, gainera ur bero-beroa bota, eta minutu batzuetan prest egongo da infusioa.
Infusio asko eta asko daude. Batzuk aipatzearren: kamamila-infusioa, menda-infusioa, tea...
Infusioen artean, nolabaiteko sailkapena egin daiteke eragiten duten ondorioa aintzat hartuta: batzuk lasaigarriak dira, beste batzuk digestiboak, beste batzuk argaltzekoak, beste batzuk diuretikoak (gorputzak ura askatzeko), eta abar.