Inperio

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Erromatar inperioa gure aroko 116. urtean.

Inperioa estatu-burutzat enperadore bat duen gobernatzeko modua da, bai eta gobernatzeko modu hori duen egitura politikoa ere. Historian zehar, kasu askotan, herrialde batek beste lurralde batzuk konkistatu dituenean eta haiek kolonia modura gobernatu dituenean sortu dira inperioak. Beraz, inperioa estatu batek bere nagusitasuna beste zenbait herrialderen gainean hedatzen duen antolabide politikoa da, bai eta antolabide horren mende dauden herrialde guztien multzoa ere, burutzat enperadore edo errege bat duena.

Enperadore hitza latinezko Imperator terminoa du jatorrian, antzinako Erroman "gerrako garaile" esan nahi zuena; beraz, hitzak jatorri militarra du.

Historian zehar, inperiorik handienak honako hauek izan dira:

Gaur egun, berez, mundu osoan ez dago inolako inperiorik; Japoniak badu enperadorea, baina haren boterea zeremoniazkoa da gehienbat, Japoniaren antolabide politikoa monarkia konstituzionala baita.