Vikidiatik

Io

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Io satelitearen irudia

Io Jupiter planetaren inguruan biraka ari den satelite bat da. Jupiterren lau satelite handietako bat da, Europa, Ganimedes eta Kalisto dira besteak.

Sumendi aktibo asko ditu eta sufrezko aintzira ugari daude. Horregatik dauka kolore horia. Mendikateak ere badaude eta mendi batzuk Everest mendia baino altuagoak dira. Io sateliteak gure Ilargiaren tamaina du gutxi gorabehera.

Galileo Galilei zientzilari italiarrak aurkitu zuen 1610ko urtarrilaren 7an. Jupiterren lau satelite handienak aldi berean aurkitu zituen. Aurkikuntza honek Kopernikoren teoria frogatzeko balio izan zuen, hau da, Eguzki Sistemaren erdian Eguzkia kokatzen dela.