Vikidiatik

Irak

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Iraken kokapena Lur planetan.
Irakeko bandera.

Irak Asiako estatu bat da. Bagdad da hiriburua. Herrialdeak 437.072 km²ko azalera du, eta 2016an, 37.202.572 biztanle zituen.

Irakeko biztanle gehienak islamdarrak dira, baina badira kristauak ere. Hizkuntza zabalduena arabiera da eta iparraldean kurduera ere hitzegiten da.

Irakek petrolio ugari du: munduko laugarren ekoizlea da. Iraganean, petrolio asko saltzen zuen, baina Kuwait inbaditu zuenean, 1990ean, Nazio Batuek debekatu zuten Irakeko petrolioa erostea. Baina gaur egun berriro sal dezake; are gehiago, Nazio Batuen arabera, Irakeko dirusarreren %99 petroliotik datoz.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialde Hurbilean kokaturik dago, Asian. Bi ibai handi daude Iraken: Tigris eta Eufrates. Ibai biak Persiar golkoan bukatzen dira.

Lau hiri handi daude:

  • Bagdad (hiriburua)
  • Basora
  • Mosul
  • Kirkuk

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzina Mesopotamia izenarekin ezagutzen zen Tigris et Eufrates ibaien arteko eremua. Duela 5.500 urte sortu ziren lehenengo zibilizazioak. Inperio asko izan ziren Mesopotamian, adibidez, Sumer, Akadia, Babilonia eta Asiria. 641. urtean, arabiarrek konkistatu zuten eta islamdarren inperioko hiriburua bihurtu zen Bagdad.

1980. urtetik aurrera gerra asko izan ditu, Iranen aurka eta Estatu Batuen aurka bereziki.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]