Iris

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Iris urdina.

Irisa begiaren parte koloreduna da; norbaiten begiak zer koloretakoak diren esaten dugunean, irisaren koloreaz ari gara. Erdialdean zulo bat dauka, begi-nini izenaz ezagutzen duguna.

Irisa bere kasa handiagotzen eta txikiagotzen den mintz bat da, eta horrela begi-ninia handiagoa edo txikiagoa egiten du, argi gehiagori edo gutxiagori sartzen uzteko, bai eta gauzak hobeto enfokatzeko. Sentitzen ditugun emozioen eraginez ere handiagotzen edo txikiagotzen da, baina beti bere kasa: guk ezin dugu nahita handiagotu edo txikiagotu.

Irisa begiaren aurreko aldean dago, kristalinoaren aurrean eta kornea. Bi motatako gihar zuntzak ditu barruan: biribilak (irisa itxiarazten dutenak) eta irradatuak (irisa irekiarazten dutenak).