Irlanda

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Irlanda Europako ipar-mendebaldeko herrialde bat da. Izen hori duen uharte batean dago Irlandako Errepublika. Baina uhartearen ipar-ekialdeko muturra, “Ipar Irlanda”, Britainia Handiarena da. Ipar Irlandarekiko muga da Irlandak beste herrialde batekin duen muga bakarra.

1700 aldera, uharte osoa Britainia Handiaren esku geratu zen. Lehen Mundu Gerra ondorenera arte, irlandarrek ezin izan zuten berreskuratu beren autogobernua, hau da, ez ziren izan burujabe. Azken 200 urteotan, gauza asko aldatu dira herrialde hartan; orain, irlandar gehienak ez dira mintzo irlanderaz, baizik eta ingelesez.

1840tik aurrerako urteetan, gosete handia izan zen Irlandan. Milioi bat irlandar baino gehiago hil ziren orduan, eta are gehiagok emigratu zuten, batez ere Amerikako Estatu Batuetara. Horregatik, Estatu Batuetako jende asko eta askoren arbasoak (gurasoak, aiton-amonak, etab.) irlandarrak ziren.

Gaur egun, Irlandak 6,5 milioi biztanle ditu gutxi gorabehera. Dublin da hiriburua, herrialdeko hiririk handiena, eta uhartearen ekialdean dago, kostan, Britainia Handiari begira. Irlandar gehienak katolikoak dira, baina Ipar Irlandan protestanteak dira asko eta asko.