Israel

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Israelen kokapena munduko mapan.

Israel Asiako mendebaldean dagoen herrialde bat da, Mediterraneo itsasoaren ondoan. Bertan zortzi milioi pertsona baino gehiago bizi dira, eta hauetako hiru laurden baino gehiago juduak dira. Estatuko hizkuntza hebreera eta arabiera dira.

Juduak antzinatean lur hauetan bizi ziren, baina erromatarrek kanporatu zituzten Erromatar Inperioaren boterearen kontra matxinatu zirelako. Geroztik, denbora luzez, juduak Europan, Afrikako iparraldean eta Asiako beste herrialde batzuetan zehar sakabanatuta bizi izan ziren. Baina XIX. mendearen bukaeran haietako asko Israelera bueltatu ziren, bizi ziren herrialdetan gaizki tratatzen, Errusian eta Europan, bereziki. 1930 eta 1945 bitartean, Alemanian juduak gizartean baztertzeko neurri oso gogorrak hartzen hasi ziren, eta bereziki, Bigarren Mundu Gerra bitartean, 6 miloi judu baino gehiago hil zituzten Europan. Horregatik, gerra bukatu zenean, judu asko Israelera joan ziren. Garai hartan, lur haiek Britania Handiaren menpe zegoen eta Palestina deitzen zen. Juduek 1948an Israelgo Estatua sortu zuten. Berehala, Palestinako arabiarrek eta ondoko beste herrialde arabiar batzuek gerra deklaratu zioten Israeli; baina Israelek irabazi zuen gerra eta Palestinako arabiar askok kanpora bota edo alde egin behar izan zuten.

1967an beste gerra bat gertatu zen Israel eta ondoko herrialde arabiarren artean. Israelek irabazi zuen berriro eta arabiar palestinarrak bizi ziren lurraldea konkistatu zuen; lur horiei “okupatutako lurraldeak” edo “palestinar lurraldeak” deitzen zaie orain. Gaur egun, arabiarren eta palestinarren arteko gatazka ez da konpondu, eta bortizkeria izugarria da. Orain palestinarrak dira gatazka horietan batez ere hiltzen direnak.