Itsasaldi

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Itsasgora eta itsasbehera.

Itsasaldiak edo mareak ilargiaren eta eguzkiaren grabitatearen eraginez itsas mailan gertatzen diren gorabeherak dira.
Itsasgora eta itsasbehera bereizten ditugu:

  • Itsasgora, itsasoaren maila bere punturik altuenera iristen denean.
  • Itsasbehera, itsasoaren maila bere punturik baxuenera iristen denean.

Sei ordu eta 15 minutuko tartea egoten da batetik bestera.
Itsasaldiak kostaldean eta itsasadarretan izaten dira oso nabarmenak.
Bizkaiko Itsasoan gehiago nabari dira itsasaldiak, Mediterraneoan baino.

Kopia barata de Wikipedia