Itun Berria

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Itun Berriaren euskarazko lehen itzulpena, Joanes Leizarragak 1571n argitaratua.
Itun Berria Bibliaren bi zatietako bat da, Itun Zaharraren ondorengoa, eta Bibliaren zati kristaua. Koine izeneko hizkuntzan dago idatzita (antzinako grezieraz), eta literatura genero erlijiosoan kokatzen da. Jesukristoren jaiotzatik hasten da, eta haren bizitza eta elizaren eta erlijio katolikoaren hasiera kontatzen ditu. K.o. I. mendean kokatzen da, eta gutxi gorabehera K.o. 30. urtean hasi ziren Itun Berria idazten (Jesus hil ondoren).

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

27 atalez osatuta dago:

Lau ebanjelioak: San Mateo, San Marko, San Lukas eta San Joanek idatzi zituzten, eta lauen artean Itun Berriaren zati garrantzitsuena osatzen dute. Bertan Jesusen jaiotzatik heriotza arte eginiko ekintzak azaltzen dira.

Apostoluen eginak: Ebanjelioen ondoren datorren zatia da. Hamabi apostoluen eta San Pauloren ibilerak azaltzen dira gehienbat, eta Jesukristoren lehenengo jarraitzaileen historia kontatzen du.

Pauloren eta apostoluen gutunak: San Paulok idatzitako hamahiru gutun dira, K.o. I. urtean idatziak. Gutunen helburua kristauei beraien jokabideari buruz instrukzioak ematea da.

Apokalipsia edo San Joanen apokalipsia: Itun Berriaren azkenengo zatia da. Bertan hiru genero literario desberdin agertzen dira: epistolarra (gutunak), apokaliptikoa eta profetikoa. Bibliari bukaera ematen dio.