Izurde

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Izurde handia

Izurdea itsas animalia ugaztuna da. Itsasoan bizi arren ez da arraina, birikak ditu arnasa hartzeko eta kumea amaren esneaz elikatzen da. Izurdea zetazeoen (baleak, izurdeak, kaxaloteak...) familiakoa da.

2 eta 4 metro arteko luzera izan dezake, espezie edo motaren arabera. Izurde arruntena izurde handia da, oso azkarra eta jostalaria, eta handiena orka, 10 metroko luzerakoa.

Taldean bizi dira.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buruko meloia "klik" egiten

Izurdea haragijalea da. Arrain mota ugari (bakailaoak, antxoak, atunak, izokinak...) karramarroak, txipiroiak eta beste itsas animalia asko jaten du. Janaria lortzen harrapakari bizkorra da, 55 kilometro orduko abiadurara iritsi daiteke igerian. Buruan meloia izeneko organoa du, radar moduko bat. Soinu bat botatzen du (klik soinua) eta arrainen bat jotzen duenean oihartzuna itzultzen zaio izurdeari. Honela janaria (edo bere lagunak eta familia) non dagoen jakiten du erraz.

Arriskuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izurdeentzat mehatxurik handiena arrantza sareak dira. Arrantzaleek atuna harrapatzen ari direla delfinak (atuna jan nahiean) arrantza sareetan harrapatuak gera daitezke. Ezin direnez arnasa hartzera igo, ito egiten dira.

Itsasoetako kutsadurak ere kalte handia egiten die.

Munduko zenbait lekutan, Japonian adibidez, izurdeak jateko harrapatzen dituzte.

Gizakiez gain, naturan ez dute etsai askorik. Orka eta marrazo batzuek bakarrik harrapatzen dituzte izurdeak.