Jose Migel Barandiaran

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Jose Migel Barandiaran
Jose Migel Barandiaran
Jose Migel Barandiaran, Oñatiko Unibertsitateko klaustroan, 1979an egindako omenaldian.
Datu pertsonalak
Izen osoa Jose Migel Barandiaran Aierbe
Ezizena Aita Barandiaran, On Joxe Miel
Jaio 1889ko abenduaren 31
Ataun, Gipuzkoa (Euskal Herria)
Hil 1991ko abenduaren 21a
Ataun, Gipuzkoa (Euskal Herria)

Jose Migel Barandiaran Aierbe(on) Joxemiel Barandiaran edo aita Barandiaran izenez ere ezaguna— (Ataun, Gipuzkoa, 1889ko abenduaren 31 - 1991ko abenduaren 21a), antropologoa, etnografoa eta apaiza izan zen, galtzeko zorian zen euskal kultura biltzen, aztertzen eta ez ahazteko egin zuen lan handiaren ondorioz, Euskal Herrian eta nazioartean ospetsua.[1][2] Urte askoan gogo nekaezinaz eta zientziaren iturriak erabiliz egindako berebiziko ikerketa lanaren ondorioz, elkarte askotako kide izendatu zuten: Real Sociedad Española de Antropología, Etnografía y Prehistoria; Sociedad Ibérica de Ciencias Naturales; Euskaltzaindia; Real Academia de la Lengua Española; Société Française d'Ethnographie; Folklore Society; eta abar. Arrazoi beragatik, honoris causa doktore izendatu zuten Euskal Herriko Unibertsitateak, Gasteizko Teologia Fakultateak, Deustuko Unibertsitateak eta Madrilgo Complutense Unibertsitateak.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldizkari askotan idazteaz gainera, beste askoren zuzendari ere izan da. 1972an argitaratzen hasi zen Barandiaranen Lan Guztiak izeneko lanean bildu da. Haren lanetariko batzuk: Eusko Mitologia (1924), Nacimiento y expansión de los fenómenos sociales (1925); Euskalerriko leen gizona (1934); Antropología de la población vasca (1947); Cuestionario para un estudio etnográfico del Pueblo Vasco (1949); Mitología Vasca (1960); Aspectos sociológicos de la población del Pirineo Vasco (1953-57). Barandiaranen lan handiena historiaurreko leize eta aztarnategiei buruzko ikerlanek osatua da, nabarmentzekoak direlarik horien artean Santimamiñe, Aitzbitarte, Lezetxiki, Ermitia, Jentiletxea, Lumentxa, Urtiaga, Altxerri eta Ekain haitzuloei dagozkienak. 1989an bere azken liburua, Euskal Herriko Mitoak, argitaratu zuen.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jose Migel Barandiaran

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]