José María Jimeno Jurío

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Artaxoa herriko harresiak.

José María Jimeno Jurío (Artaxoa, 1927ko maiatzaren 17a - Iruñea, 2002ko urriaren 3a) historialari eta etnografo nafar bat izan zen. Nafarroako historia, ohiturak, hizkuntzak, tradizioak eta toponimia ikertuta, liburu asko argitaratu zituen.
1991n, euskaltzain ohorezkoa izendatu zuten, 1997an, Sabino Arana Fundazioak saria eman zion, eta 1998an Manuel Lekuona Saria jaso zuen.