Jupiter

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Jupiter planetaren irudia.

Jupiter eguzki-sistemako planetarik handiena da, eguzkitik hasita bosgarrena. Erromatarren mitologiako Jupiter jainkoagatik du izen hori.

Jupiterrek 143.000 km-ko diametroa du, eta Lurra baino 11 aldiz handiagoa da. Gasez osatuta dago, batez ere hidrogenoz eta helioz.

Gutxi gorabehera, eguzkitik 750 milioi kilometrotara dago, eta 11 urte eta 11 hilabete behar izaten ditu orbita oso bat egiteko. Bestetik, bere ardatzaren ingururan oso azkar jiratzen du: errotazio bat egiteko, 9 ordu eta 53 minutu besterik ez ditu behar!

Jupiterrek 63 satelite natural situ. Handienak Io, Europa, Ganimedes eta Kalisto dira.