Jurasiko

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Lurreko kontinentean Jurasiko berantiarrean.

Jurasikoa aro geologiko bat da; hau da, Lurraren historian bereizten ditugun garai luzeetako bat. Mesozoiko deitutako garaiaren bigarren aro geologikoa da, zehazki. Triasikoa deitzen den aroaren ondoko garaia da, eta duela ia 200 milioi urte hasi eta duela 145,5 milioi urtera arte luzatu zen. Haren ondoren, Kretazeoa deitzen den aro geologikoa hasi zen.

Jurasiko izenak Alpeetako Jura mendigunearen izenean du jatorria, leku hartan aurkitu baitziren garai honetakoak ziren lehen kareharriak.

Jurasikoaren hasieran, Pangea superkontinentea erdibitzen hasi zen: Laurasia izena eman zaio iparraldeko zatiari, eta Gondwana hegoaldekoari. Erdibitze horren ondorioz, itsasertz gehiago sortu ziren, eta, horren eraginez, klima kontinental lehorraren ordez klima hezeagoa zabaldu zen Lurrean, eta Triasiko aroko basamortu edo desertu asko desagertu eta baso tropikalak ugaldu ziren.

Garai hau dinosauroengatik da oso ezaguna, animalia hauek Lur osoan sakabanatu ziren garaia baita. Baina lehen ugaztunak eta lehen hegaztiak ere agertu ziren garai honetan.