Kamera digital

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Kamera digitala

Kamera digitala irudiak pelikula batean gorde beharrean memoria-txartel batean gordetzen dituen argazki-kamera da. Hori dela eta, kamera digital batek ohiko pelikuladun kamera batek baino askoz ere argazki gehiago gorde ditzake. Batzuetan, kamera digital batek ehundaka argazki har ditzake barne. Memoria-tamaina desberdineko txartelak saltzen dira, argazki gehiago edo gutxiago barne hartzeko gai direnak. Kamera digital gehienek ordenagailura konektatzen den USB kable bat erabili dezakete kameran dauden argazkiak hartu eta ordenagailura bidaltzeko.

Argazkigintza digitala argazkiak ateratzeko kamera digital bat erabiltzen duen argazkigintza mota bat da. Kamera digitalek irudi-sentsore bat erabiltzen dute argazki-pelikula baten ordez, azken honek produktu kimikoak behar baititu errebelatzeko. Oso maiz, memoria-txartelak argazkiak formatu digitalean gordetzeko ere erabiltzen dira. Gaur egun egiten diren kameren gehiengoa digitala da, nahiz eta argazkilari batzuek oraindik ere pelikuladun kamera zaharrak erabili.

Kamera gehienak telefono mugikor batean sartuta daude, “kameradun telefonoa” deiturikoa. Haien argazkiak beste telefono eta gailuetara bidaltzeko gai dira. Kameradun telefono gehienek ez dituzte kamera independente onenekin egin daitezkeen bezain argazki onak ateratzen, batez ere argi gutxi dagoenean.

Kamera digital gehienak bideokamera gisa ere baliatu daitezke. Batzuk beste ekipamendu batekin zuzenean lotu daitezke bertan datuak biltegiratzeko.

Datuak biltegiratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SD txartela, 1GB

Argazki bat edo bideo bat egiterakoan, memoria-gailu batean gordetzen da. Memoria-gailua barnekoa izan daiteke -flash memoria kamera barruan- edo kanpokoa -memoria-txartela, mikrogailuak eta abar. Argazkiak eta bideoak kamera batetik gordetzeko metodo erabiliena SD txartela da.

Argazkiak formatu trinko batean gorde daitezke (JPEG edo TIFF fitxategi gisa) edo RAW fitxategi batean trinkotu gabe. Irudi trinkotuak trinkotu gabeko formatuan dagoenak baino kalitate txikiagoa du.

Orokorrean, bideoak AVI, MPEG edo MOV formatuan gordetzen dira (kameraren fabrikatzailearen arabera).

Gaur egungo kamera gehienek Exif ere gehitu dezakete, hau da, irudiaren fitxategian informazioa gorde dezakete. Informazio orokorreko metadatu hauek irudiaren egite-data, kamera mota eta bere konfigurazioa hartzen dituzte barne. Kamera batzuek GPS koordenatuak ere badauzkate.

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]