Karbohidrato

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Zerealetatik ateratako janariek karbohidrato ugari dituzte.

Karbohidratoak edo karbono hidratoak karbonoz, hidrogenoz eta oxigenoz osaturiko biomolekulak dira, eta haien eginkizuna organismoari energia ematea da.

Karbohidratoek eta koipeek ematen dioten energia edo indarrari esker betetzen ditu organismoak bere bizi-funtzioak: odola ponpatzea, arnastea, tenperatura egonkor mantentzea, eta abar. Funtzio horiek behar-beharrezkoak dira ariketa fisiko eta intelektualak egiteko. Nolabait, gure gorputzak behar duen erregaia ematen digute. Kirolariek, adibidez, karbohidrato asko daukan janaria hartzen dute.

Karbohidratoak nola lortu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karbohidratoak lortzeko, patatak, fruta, zerealak, arroza eta zerealez edo irinez egindako jakiak (gailetak, pastelak, ogia...) jan behar ditugu. Azukreak ere karbohidrato asko ditu. Nekatuta gaudenean edo indarrik gabe gaudenean, azukrea duen zerbait jaten badugu, berehala berreskuratuko dugu indarra. Baina kontuz ibili behar dugu! Karbohidrato gehiegi hartuz gero, hainbat arazo izan ditzakegu: txantxar edo kariesa (hortzak ondo garbitzen ez baditugu, bereziki), gehiegizko pisua edo loditasuna, odoletako lipido-mailen alterazioa, diabetesa, eta abar.