Karbono dioxido

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Karbono dioxido molekula bat: bi oxigeno atomo (gorriz) eta karbono atomo bat (beltzez).

Karbono dioxidoa (anhidrido karbonikoa ere deitzen zaio) gas bat da, bi oxigeno molekulaz eta karbono molekula batez osatua. Haren formula kimikoa CO2 da.

Karbonoa duten produktuak (egurra, ikatza, etab.) erretzeagatik sortzen da, baina baita petrolioa eta haren produktu eratorriak erretzeagatik ere. Ardoa egiteko erabiltzen den mahatsa hartzitzen denean ere sortzen da. Karbono dioxidoa berotegi-efektua sortzen duten gasetako bat da.

Lurrak bizitzarako egokia den tenperatura izaten laguntzen du, neurri batean. Izan ere, karbono dioxidorik gabe, Lurra izotz bloke handi bat izango litzateke. Bestalde, karbono dioxido gehiegi egonez gero, berotegi efektua handiagotu egiten da; horren ondorioz, planetak berotze orokorra jasan lezake.

Azken urteotan, atmosferako karbono dioxidoaren kopurua asko handitu da eta horrek, neurri handi batean, Lurreko batez besteko tenperaturaren igoera ekarri omen du.

Karbonoaren zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karbono dioxidoari eta urari esker, landareek eta klorofila duten algek azukre edo gluzidoak sor dezakete. Animaliek, aldiz, azukrea jan eta karbono dioxido eta ur bihurtzen dute. Bi etapa hauek karbonoaren zikloa osatzen dute.