Katalunia

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Senyera, Kataluniako bandera.
Kokapena

Katalunia (Katalanez Catalunya, okzitanieraz Catalonha) Espainiako autonomia erkidego historiko bat da. Espainiako ipar-ekialdean kokatzen da eta Frantzia, Andorra, Aragoi eta Valentziako Erkidegoak mugatzen dute.

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hiriburua: Bartzelona
  • Azalera: 31.895 km²
  • Biztanleria: 7.504.881 bizt.
  • Biztanleriaren dentsitatea: 235 bizt./km²

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erkidegoaren iparraldean, Iberiar penintsula europar kontinentetik banatzen duten Pirinioak altxatzen dira. Bertan dago Pica d'Estats, Kataluniako mendirik altuena, 3.143 metrokoa. Beste bat Itsasertz Aurreko Mendilerroa da, 1.500 metroko inguruko altitudea duten mendiek osatua. Ebro ibaia lurraldearen hegoaldean itsasoratzen da. Garona ibaia iparraldean jaio eta Frantzian bukatzen dut bere ibilbidea. Klima mediterraneoa du: uda eta neguak leunak dira eta prezipitazioak urriak. Aldiz, Pirinioetako zonaldeak mendialdeko klima du, bestea baino hotzagoa eta euritsua.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katalunia 4 probintziatan banatua dago: Llaida, Girona, Bartzelona eta Tarragona. Horrez gain badira historikoki elkarturiko 41 eskualde, “vegueries” deritzenak. Mila udalerri inguru daude guztira.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kataluniak 7 milioi biztanletik gora ditu. Gehiengoa Bartzelonako metropolialdean bizi da, L'Hospitalet, Badalona, Terrassa, Sabadell edo Bartzelona hiriek konposatzen dutena, azken hau izanik erkidegoko hiririk handiena. Herrialdeko gainontzeko hiriek, hala nola, Tarragonan, Lleidan, Gironan eta Reus, 100.000 biztanle baino gehiago dituzte. Katalunian katalana eta gaztelera hitz egiten dira eta biek dute gutxi gorabehera hiztun kopuru berdina. Pirinioetako aran batean aranera hitz egiten da, okzitanieraren barietate bat.

Ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi dira bertako ohitura ezagunenak: sardana izena duen dantza tipiko bat (Euskal Herrian arin-arina edo fandangoa diren modukoak) eta castells deritzen giza-dorreak, Tarragonakoak jatorriz, 10 maila izateraino irits daitezke.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

FC Barcelonaren klubak dira garrantzitsuenak: munduko onenetarikotzat jotzen den futbol taldea, saskibaloikoa, eskubaloikoa, areto-futbolekoa edo patin-hockeyekoa. Beste futbol talde garrantzitsu bat RCD Espanyol da. Circuit de Catalunya-n 1 Formula eta MotoGP sariketak gauzatzen dira. Kirolari katalan ezagunetako batzuk honako hauek dira: Xavi Hernández, Carles Puyol, Pau Gasol, Juan Carlos Navarro edo Dani Pedrosa.

Independentismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katalunia gaur egungo lurralde independentistenetako bat izateagatik da ezaguna Europa eta Espainian. Kataluniako Generalitatea gogor saiatzen ari da independentziaren aldeko erreferendum bat egitearren baina Madrilgo gobernuak ez du onartzen. Gero eta alderdi eta mugimendu independentista gehiago dago lurraldean.