Katu

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Katua

Katua etxeko animalia ugaztun txikia da. Katuak ezagunak dira gizakiei konpainia ematen dietelako eta saguak bezalako animalia ez gogoko batzuk ehizatzeko duten trebetasunagatik. Izan ere, konpainia-animalia hedatuena da eta ia edonon aurki daitezke.

Gorputz indartsu eta malgua dute, ilez estalia. Gutxi gorabehera 2,5-7kg artean pisatzen dute eta 12-14 urte bitartean bizi dira.

Berez, haragijaleak dira; hau da, haragiz elikatzen dira, eta, horregatik hain zuzen, animalia txikiak ehizatzeko hortz egokiak, erreflexu handiak eta atzapar luzeak dituzte. Gaur egun, ordea, janari industriala ematen zaie gehienbat. Horretaz gain, entzumen eta usaimen ona eta iluntasunean ongi ikusteko gaitasuna dute.

Katuak gorputz-hizkuntza berezia du beste izakiekin komunikatzeko eta bere sentimenduak adierazteko.