Klima mediterraneo

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Klima mediterraneoaren ezaugarri dira neguak epelak eta euritsuak izatea, udak lehorrak eta beroak izatea, eta udazkenak zein udaberriak tenperaturei eta prezipitazioei dagokienez aldakorrak izatea. Izena Mediterraneo itsasotik datorkio, izan ere, bertan klima mota hori da tipikoa. Geografikoki gehiago hedatzen da, eta gune horietaz gain, planetako beste eremu batzuetan ere klima hau dugu, eremuen artean tenperatura-bitarteak daudela. Klima mota hau Kalifornian, Hego Afrikako eta Txileko alderdi batean, eta Australiako kostaldean dago. Ez du euri askorik egiten; udan ia bat ere ez: hori da klima honetako ezaugarririk garrantzitsuena. Tenperaturak egonkorrak dira hilabete guztietan, 0 ºC tik gorakoak, batezbeste.


Landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landaredia hosto iraunkorreko zuhaitzez eta sastrakaz osatuta dago.

Klima honetako zonetan “Mediterraneoko trilogia” deiturikoa hazi izan da tradizioz: garia, mahatsondoa eta olibondoa. Azken hori klima mota honetako zonetan soilik landatzen den zuhaitza da. Gune hauetan laborantza ureztatua oso garatuta dago, eta fruta (laranjak, limoiak, abrikotak, mertxikak, gereziak, aranak, mizpirak, etab.) zein barazki (tomateak, patatak, alberjiniak, kuiatxoak, tipulak, baratxuriak, azenarioak, etab.) kopuru handiak ekoizten dira. Lehendik aipatutako olibondoa eta almendrondo eta algarroboak bezalako beste espezie batzuk lehorreko laborantzan landatzen dira.