Kolonizazio

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Marra horiak adierazten du kolonizazioak munduan indar handiena izan zuen garaia; baina gaur egun ere gertatzen da.

Kolonizazioa Txantiloi:Txp talde batek lurralde bat populatzea edo bereganatzea da. Fenomeno hau batez ere Antzinaroan, Erdi Aroan eta Aro Modernoan gertatu zen, baina geroztik ere gertatzen da. Adibidez, Indonesiako Gobernuak Javako populazioarekin Indonesiako beste uharte batzuk kolonizatzen ditu:[1] Papua, Kalimantan, Sumatra eta Sulawesi, besteak beste.

Herrialde konkistatzaileari metropolia deitzen zaio; eta konkistatutakoari, kolonia. Bestetik, lurralde bat kolonizatzen duena kolonizatzailea da; eta lurralde hori kolonizatzera joandakoak, kolonoak.

Metropoliak lurralde kolonizatuaren ekonomia kontrolatzen du, eta lurraldea gobernatzeaz arduratu ohi da. Askotan, indigenen eskubideak bortxatzen dituzte, eta batzuetan esklabo ere bihurtzen dituzte. Horregatik, askotan geratzen da indigenak (bertako lurraldekoak edo kolonoak) beheko mailakotzat jo eta baztertuak izatea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]