Kornea

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Kornea begiaren zati gardena da.

Kornea begiaren aurrealdean dagoen mintz garden biribil bat da, begi-ninia eta irisa estaltzen dituena. Haren bitartez, argia begi barrura iristen da, kristalinotik erretinara zehazki. Horri esker, beraz, ikus dezakegu.

Argi-izpi bat korneara iristen denean, korneak errefraktatu egiten du; hau da, haren bidea kurbatu egiten du, begiaren barrualdera bidaltzeko.

Miopia bezalako gaixotasun batzuk sendatzeko, laser-izpien bitartez kornean ebaki txiki bat egiten da, eta horrela argiaren errefrakzioa aldatu eta zuzendu egiten da.