Koronabirus

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Birusaren irudia.

Koronabirusa birus mota bat da. 1960ko hamarkadan aurkitu zen lehenengo aldiz. Animaliei eragiten die, baina baita pertsonei ere. Birus hauek Arnas-aparatuko gaixotasun batzuk sortzen dituzte, baita digestio-aparatukoak ere, gastroenteritisa adibidez. Gaixotasun horietako batzuek heriotza eragin dezakete, pertsonaren arabera.

Gaixotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oraingoz, pertsonengan eragina izan dezaketen zazpi koronabirus mota ezagutzen dira. Hainbat gaixotasun mota eragin ditzakete, katarro arrunt batetik, pneumonia batera arte. Gehienetan, ez da oso arriskutsua eta oso erraz trata daiteke. Pertsona gehienek jasango dute koronabirusen bat bizitzan zehar, konturatu gabe.

  • SRAS-CoV: 2002. urtean Txinan agertu zen, eta 700 hildako eragin zituen.
  • MERS-CoV: 2012. urtean Saudi Arabian agertu zen, eta 800 hildako eragin zituen 2019. urtera arte.
  • COVID-19: 2019. urtean Txinan agertu zen, eta gaur egun mundu osotik zabaltzen ari da.

2019ko koronabirusa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko koronabirusaren agerpena eta eragina, mapa batean.

2019ko abenduaren 8an Txinako Wuhan hirian sortu zen koronabirusagatik famatu egin zen. 2020ko martxo hasierarako, ia 90.000 kasu zeuden munduan, eta 3.000 pertsonatik gora hilak ziren birusarengatik.

Hiltzeko gaitasun txikia du (gripe arruntak baino gutxiago), baina oso erraz kutsatzen da. Pentsatzen da 1.000 pertsonatik 2 eta 4 artean hiltzen direla. Tasa hori alda daiteke pertsona kutsatuaren arnas-arazoengatik eta egoera fisikoarengatik. Infektatutako pertsona bakoitzeko 1,5 eta 3,5 pertsona artean kutsatzen dira.

2020ko martxoan oraindik ez dago txertorik, beraz lehenengo egunetan asko zabaldu da. Koronabirus hau ezin da antibiotikoekin sendatu.

Sintomak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Arnasa hartzeko zailtasuna.
  • Eztula.
  • Sukar altua.

Nola ekidin gaixotzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eskuak garbi edukiz.
  • Ez da komeni epidemia asko zabaldu den herrialdeetara joatea (Txina, Hego Korea eta Ipar Italia)
  • Maskarilek ez dute gaixotasunetik babesten, bakarrik besteak kutsatzeko arriskua gutxitzen dute.
  • Medikuarengana joan baino lehen, 112ra deitu.