Kristobal Kolon

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Kristobal Kolon
Kristobal Kolon
Datu pertsonalak
Izen osoa Kristobal Kolon
Jaio 1451
Genovako Errepublika (eztabaidan)
Hil 1506ko maiatzaren 20a
Valladolid (Gaztela)
Bikotekidea(k) Filipa Moniz (emaztea)
Beatriz Enríquez de Arana (maitalea)

Kristobal Kolon[1] (1451 - 1506) Gaztelako koroarentzat lanean aritu zen genovatar nabigatzaile eta kartografoa izan zen. 1492ko urriaren 12an Amerika aurkitu zuen europarrentzat.

Kolonbiako Errepublikak Kolonen omenez hartu zuen izen hori.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1451n jaio zela esaten da, eta agian Genovan, baina Gaztelaren agindupean aritu zen nabigatzailea izan zen. Gizon polemikoa eta misteriotsua, autodidakta eta behatzaile handia izan zen; berak, 1492ko urriaren 12an, europarrentzat , Amerika aurkitu zuen

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolonen bidaiak

Jatorriari buruzko zalantza asko badago ere, Genovan jaio zela onartu ohi da; hala ere, Kolonen jatorriari buruz bada hainbat iritzi: Kataluniakoa zela, frantsesa eta abar. Bestalde, haren jaioteguna 1451ko abuztuaren 26tik urriaren 31ra bitartean dagoela esaten da. Ehule batzuen semea zela ere esan zen; badirudi aita Domingo Colombo zela, eta ama, berriz, Susana Fontanarrosa.

Kristobali, txikitan hasi zitzaion nabigazioan ibiltzeko gogo bizia eta, horregatik, oso gazte aritu zen itsasmutil lanetan. Aita eta bere lagunekin ikasi zuen. Matematika eta geografia oso gustuko zituen Kolonek eta, Pisako Unibertsitateko antzinako biografia liburuek diotenez, gai horiek bereziki landu zituen. Azkenean, irakasleen laguntzaz, Kolonek bere bidaiatzeko grina martxan jarri ahal izan zuen.

Asko izan ziren, Kristobal Kolonek eginiko bidaiak. Apunteak eta idatzizko notak egiten jaioa zen eta, honela, berak eginiko hainbat bidaia kontatzen ditu, Egeo itsasotik, Erresuma Batuak eta Islandiara arte. Etxetik kanpo egoten zen maiz eta, zegoen leku horietan, pertsona arlote edo eroz jotzen zuten askotan.

1480an Filipa Monizekin ezkondu zen Portugalen. Jatorri nobleko dama zen, eta Kolon bera ere hala izango zen. Ezkondu eta bi urte geroago, haien lehenengo semea jaio zen: Diego Kolon.

Geografian interes handia zuenez, garai hartan zeuden mapa guztiak irakurri zituen. Indiara iristeko irrikaz zegoen, paraje haietan aberastasun handia zegoela uste baitzuen. Bere emaztea hil zenean, Gaztelara etorri zen, bere seme Diegorekin batera.

Eliza bere teoriaren alde jarri zen eta 1486an Errege-erregina Katolikoekin elkarrizketatu zen Madrilen, baina garaiko gorteko jakintsu talde batek Kolonen proiektu guztiak baztertu zituen.

1488an Beatriz Enríquez de Arana ezagutu zuen, eta harekin izan zuen bere bigarren semea: Fernando. Juan Perez fraidearekin batera, errege-erreginen laguntzaren bila jo zuen berriro, eta, oraingoan, espedizioaren zorrak ordaintzen lagundu zioten. Kristobalek, hil arte, Beatriz bikotekide izan zuen, baina ez ziren sekula ezkondu. Hori bai, hil zenean, hari utzi zion bere ondarea. Kontuan izan behar da Kolon Indietako gobernadore izan zela, eta Santa Feko Kapitulazioen arabera bidaietan lortutako onuren % 10 Kolonentzat zela. Kristobalen lehen semeak bere ama propioa balitz bezala tratatu zuen, eta harekin izandako semea, Fernando Kolon (1488-1539), laugarren bidaian Kolonekin bidaiatzeaz gain, aitaren gertuko biografoa izango zen.

Urriaren 12an San Salvador (Guanahani deitu zioten) uhartera iritsi zen lehenengo aldiz. Rodrigo de Triana ontzi mutilaren garrasiak ospe handia lortu du: Tierra a la vista! (Lurra agerian!). Ordudanik, Kolonek beste hainbat bidaia egin zituen, baina horietako batek ere ez, ez zuen horrenbeste arrakasta lortu, berak jakin gabe, Mundu Berria aurkitu baitzuen.

Triste eta gaixo, egin zuenaren garrantziaz ohartu gabe, 1506ko maiatzaren 20an hil zen Valladoliden. 1544an, bere errautsak Santo Domingora eraman zituzten eta, 1796tik aurrera, Habanako katedralean egon ziren.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerikaren izena Amerigo Vespucci izeneko mapagile bati zor diogu; bera izan zen Kolonek "aurkitutako" lurraldea beste kontinente bat zela pentsatu zuen lehenengoa, eta horregatik eman zitzaion bere izena, haren ohoretan.

Aldiz, Kolonen omenez, badago Amerikan herrialde bat: Kolonbia.